Lau aldaketak

Views:
 
Category: Education
     
 

Presentation Description

Hezkuntzan eman beharreko lau aldaketa nagusiak

Comments

Presentation Transcript

Lau aldaketak : 

Lau aldaketak Ordiziako Jakintza Ikastola

Hezkuntza Sistemaren inertzia : 

Hezkuntza Sistemaren inertzia Erakunde eta sektore asko aldaketa sakonak burutzen ari diren bitartean, hezkuntzaren munduak ez du inongo birformulazio sakonik burutu. Ikastetxe asko IKTak inplementatzen ari badira ere, aro industrialeko curriculum eta metodoekin jarraitzen dute.

Curriculum, ikaslearen eginkizuna, antolakuntza eta arkitektura : 

Curriculum, ikaslearen eginkizuna, antolakuntza eta arkitektura Ikasgela aro industrialeko hezkuntzaren paradigma da (bereziki, bigarren hezkuntzakoa). IKTekin bateragarria da? Ikasleen beharrak asetzeko balio du?

Aro industrialeko ikasgela ... : 

Aro industrialeko ikasgela ... Saio magistralak emateko pentsatuta dago Bertan, irakasle bakar batek ematen du klasea Jarduerak ikasgaiari begira burutzen dira Isolatua dago eta isolagarria da, harremanak mugatzen ditu

Aro industrialeko ikasgela ... : 

Aro industrialeko ikasgela ... Aurretik ezarritako ordutegiekin esleitzen da Irakasle bakoitzak txandaka parte hartzen du Ekintzailetza, proiektuak eta ikerketa lanen oztopo bilakatzen da IKTak txertatzea oso zaila da: errazena, ohiko didaktika indartzea da (ordenagailu eta proiektorea)

Irakaslearen instalazioaurreratua : 

Irakaslearen instalazioaurreratua Ordenagailu Inprimagailu Eskaner Gardenki eta opakuen erretroproiektagailu Bideo eta DVD Bideo-proiektore Pantaila

Egungo curriculuma… : 

Egungo curriculuma… Estandarra eta pertsonalizaziorik gabekoa da Eduki tradizionalen gainkarga du Ikastearekin konpromisoa lortzen ez duten edukiak dira

Egungo curriculuma… : 

Egungo curriculuma… Paperean oinarritzen dira (testuak, lanak, azterketak) Ikaslearentzat ez du ezer bizigarri, ez du motibatzen “Epe laburrekoa” da: ikasleek ahaztu eta ez dute ezagutzen gainditzeko baliagarria izan zaiena

“Faktoria” motako eskolatzearen ezaugarriak... : 

“Faktoria” motako eskolatzearen ezaugarriak... Bere oinarria etengabeko formazioaren kontzeptuaren aurreko garaikoa da Irakaslearen bakardadea eta departamenduen “balkanizazioa”

“Faktoria” motako eskolatzearen ezaugarriak... : 

“Faktoria” motako eskolatzearen ezaugarriak... Urte luzez, ikasleak ez du inongo ardurarik hartzen bere ikas prozesuaren inguruan Administrazio eta gizartearen diskurtsoak garrantzia handiagoa ematen dio irakaslearen formazioari (ikasgelaren “agintari”), ikastetxeen antolakuntzari, lidergoari eta aldaketaren kudeaketari baino

Konpetentzia pertsonalakezagutzaren gizartean : 

Konpetentzia pertsonalakezagutzaren gizartean Irakurri - Idatzi - Zenbatu Reading wRiting aRithmetic (3 R) Arakatu– Adierazi– Partekatu eXploration eXpression eXchange (3 X) Aro industriala Ezagutzaren aroa

3 Xak : 

3 Xak eXploration: informazio eta ideiak aurkitu; norberaren ikas prozesua gidatu eXpression: baliabide digitalak erabili ideiak azaltzeko eta ezagutza adierazteko eXchange (partekatzea, komunikazioa): galderak egin; ideiak partekatu eta gainontzekoekin elkarlana burutu

3 X + IKT: curriculumaren aldaketaren ardatz nagusi : 

3 X + IKT: curriculumaren aldaketaren ardatz nagusi IKTak gazteen ikaskuntza aktibo, sortzaile eta adierazgarrirako ezinbestekoak dira 3 Xak dira: Ezagutzaren langileak izateko behar dituzten gaitasunak Ezinbesteko konpetentzia pertsonalak “ezagutzaren gizartean”

Aldaketa eragozten duten faktoreak : 

Aldaketa eragozten duten faktoreak Interesak Ikuspegi falta

Interesak:curriculumaren borroka : 

Interesak:curriculumaren borroka Curriculumaren eboluzioa oso gatazkatsua izan daiteke faktore ezberdinengatik (ikasleekin zerikusia ez dutenak): Hezkuntza munduaren kontserbadorismoa eta boterea galtzeko beldurra Hezkuntza arduradunen ikuspegi falta eta erantzun geldoa – zaharkitutako arauak eta atzerakoiak Zer irabazten dut nik/ dugu guk? interes talde batzuen jarrera curriculum aldaketaren aurrean

Asmo onen infernua : 

Asmo onen infernua Mendebaldeko Europako hezkuntzaren historiari buruz eginiko ikerketa batek agerian utzi zuen Hezkuntza Politikaren inguruko negoziazioak beti erabaki kontserbatzaileekin amaitzen direla. Era guztietako interes kontrajarriak sartzen dira jokoan (alderdiak, guraso elkarteak, arduradunen botereak, sindikatuak…) eta eragile bakoitzak norberarenak defendatzen ditu. Hezkuntza politika aurrerakoia egin ahal izateko, erabaki politiko eta borondate irmo bat ezinbestekoak dira.

Ikuspegiak: Hezkuntza eta ikaskuntzaren pertsonalizazioa : 

Ikuspegiak: Hezkuntza eta ikaskuntzaren pertsonalizazioa Teknologia Berriek aukera ematen dute ikasleen gertuko jarraipena burutzeko. Irakaslea “Tutorea” litzateke eta ez egungo “ikasgela-faktoria”ren zaindari. The Learning Federation

Ikuspegi berri baten beharra : 

Ikuspegi berri baten beharra Asko dira entzuten diren ahotsak Informazioaren Gizarteak hezkuntza metodologia berriak behar eta ahalbideratzen dituela… …konstatazio hauen inplementazioaren atzerapena ezin da baliabide ezari, diru faltari, estandarrei edo irakasleen formazioari leporatu. Hori egon, badago. Oinarrizko gabezia beste bat da – hemendik 10 edo 20 urteetara hezkuntzaren izaera nolakoa izango den aurreikusteko ikuspegi falta. S. Papert & G. Caperton, 1999

Lau aldaketak : 

Lau aldaketak Lehena: Curriculum (dena: helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa) Bigarrena: Ikasle eta irakasleen rola Hirugarrena: Ikastetxeen administrazio eta antolakuntzaren egitura Laugarrena: Diseinu, arkitektura eta ikastetxeen ekipamendua

Lehen aldaketa:curriculuma : 

Lehen aldaketa:curriculuma Oinarriak Ikasle bakoitzak bere curriculumaren ardatza izan behar du eta bere ibilbidea etengabe birplanteatuko da. Ikastetxearen zeregina pertsonalizatutako curriculum bat modu ordenatuan, lagunduta eta eraginkortasunez eskaintzea izango da. Eskola curriculumaren helburuek bizitza osoan zehar gauzatzen den ikaskuntza oinarritzat izango dute.

Bigarren aldaketa:irakasleria : 

Bigarren aldaketa:irakasleria Pertsonalizatutako curriculuma planifikatu eta koordinatuko du. Ikas prozesua gidatu eta lagunduko du. Ikaslearekin hitz egin, orientatu eta ebaluatuko du. Ikasleen zaletasunak, iaiotasunak eta ezagutzak erabiliko ditu. Taldean lan egin eta ebaluatuko du. Azpiegitura eta infoegitura menperatuko ditu.

Bigarren aldaketa:ikasleria : 

Bigarren aldaketa:ikasleria Bere curriculumaren prestakuntzan parte hartzen du. Bakarka nahiz taldeka lan egingo du proiektuetan, jardueretan edo ikerketetan. Lortutako ezagutzaren komunikazioa eskatuko zaio. Aurkitu, ondorioztatu eta ulertu duena azaldu beharko du. Bere ikaskuntza sortzaile bihurtuko du (irakasten, adibidez). Bere konpetentzia pertsonalak, bere 3X eta bere ekintzailetza ebaluatuko dira, ez gauzak errepikatzeko ahalmena. Portafolio digitalak erabiliko ditu

Hirugarren aldaketa:antolakuntzaren egitura : 

Hirugarren aldaketa:antolakuntzaren egitura Ikasleak proiektu eta zereginen arabera antolatu, modu dinamiko eta malguan. Ordutegi aldagarriak antolatu. Ikasle bakoitzaren epe luzeko ikaskuntzaren kudeaketa bermatu. Informazio eta komunikazio sistema eraginkorrak eta balio erantsia eskaintzen dituztenak ezarri. Ikasle bakoitzaren arduraduna izendatu, hau gurasoen solaskidea izango da epe luzean (urte batzuk). Lidergo modu berriak garatu. Sarean lana egiterantz eboluzionatu, funtzionamendu eta kontrol adierazle berriak ezarriz.

Laugarren aldaketa:ikastetxearen arkitektura : 

Laugarren aldaketa:ikastetxearen arkitektura Eraikinen kontzeptu berria: Ikas ingurune malguak Talde lanerako egokiak Inklusiboak, erakargarriak eta praktikoak IKTak integratuta Antolakuntza eta koordinazio modu berriak ahalbideratzen dituena Etengabeko formaziorako ikas komunitatearen zentroa izateko ahalmenaz

authorStream Live Help