xa

Views:
 
Category: Education
     
 

Presentation Description

No description available.

Comments

Presentation Transcript

Slide 1: 

XAGU KASKARINA

Slide 2: 

Xagu Kaskarina oso polita eta pertxenta zen.

Slide 3: 

Goizero etxeko ataria garbi-tzen zuen.

Slide 4: 

Egun batean txanpon bat aurkitu zuen.

Slide 5: 

Txanponarekin laxo bat erosi zuen.

Slide 6: 

Kukurruku! Ni oilarra naiz! Handik gutxira, oilar bat pasa zen xagutxoaren etxe aurretik.

Slide 7: 

Geroxeago txerri bat agertu zen. Kurrin-kurrin, kurrin-kurrin! Ni txerria naiz!

Slide 8: 

Ondoren txakur bat pasa zen. Uau, uau! Ni txakurra naiz!

Slide 9: 

Eta azkenean katu bat azaldu zen. Miau, miau! Ni katua naiz!

Slide 10: 

Denak Xagutxo Kaskarinarekin ezkondu nahi zuten.

Slide 11: 

Uau, uau! Sagutxo, sagutxo, nirekin ezkondu nahi al zenuke? Oi, ez, ez! Zure zaunkadekin ezin izango nuke lorik egin !

Slide 12: 

Kurrin-kurrin! Sagutxo, nahi al zenuke nirekin ezkondu? Ez, ez! Horrenbeste zaratarekin ezin izango nuke lorik egin!

Slide 13: 

Kukurruku, kukurruku! Sagutxo, sagutxo, nirekin ezkondu nahi al duzu? Ez, ez. Horrenbeste zarata aterata ezin izango dut lorik egin!

Slide 14: 

Miau, miau! Nirekin ezkondu nahi al duzu? Bai, bai! Zurekin ezkonduko naiz!

Slide 15: 

Eta ezkondu ziren, baina etxera iritsi zirenean... Orain jan egingo zaitut! Ez, ez! Laguntza, laguntza!

Slide 16: 

Xaguak ihes egitea lortu zuen eta lagunen etxean ezkutatu zen.

Slide 17: 

Xagu txiki, xagu maite, zulotxoan sartu zaitez. Katuak ikusten bazaitu, kris-kras, kris-kras jango zaitu. Amaiera