Astigarraga, nere txoko kuttuna

Views:
 
Category: Education
     
 

Presentation Description

No description available.

Comments

Presentation Transcript

Slide 1: 

LH3A ARANTZAZUKO AMA 2009 ASTIGARRAGA nire txoko kuttuna ASTIGARRAGA

Slide 2: 

LH3b 2009-2010 astigarraga gure txoko kuttuna

ASTIGARRAGARA IRTEERA Astigar zuhaitza

+ : 

+ Astiarratarra naiz eta pozik nago plaza handi bat badu polita zeharo, parkea iturria ondoan lau pago bapo dibertitzeko aukera badago. Abestia

Slide 5: 

Andre Madalen, andre Madalen, iparra dago aurrean jauzi-jauzika gira ta bira eskuina ekialdean Hankak airean hankak lurrean ezkerra menbaldean. hegoaldea hortxe daukazu ipurdiaren parean. puntu kardinalak

Astigarraga herria Gipuzkoako ipar-ekialdean dago kokatua.Urumea ibaiaren albo batean,kostatik 5km tara.12km karratu inguruko azalera du eta 17,159km ko perimetroa.Iparraldea Donostia du mugakide,ipar-ekialdean Oiartzun eta hego-ekialdean Hernani.Bertako mendi nagusiak Santiagomendi eta Txoritokieta dira.Bere erreka nagusienak,Urumea ibaiaren adarrak diren,Zarkumendegi,Oianume eta Epele dira,eta Pasaiko ibaira urak biltzen dituen Putzueta.2006ko datuen arabera 4388 lagun bizi dira Astigarragan.Bere auzoak Galtzaur,Portutxo,Errekalde,Ergobia,Gurutzeta,Benta eta Santiagomendi dira. : 

Astigarraga herria Gipuzkoako ipar-ekialdean dago kokatua.Urumea ibaiaren albo batean,kostatik 5km tara.12km karratu inguruko azalera du eta 17,159km ko perimetroa.Iparraldea Donostia du mugakide,ipar-ekialdean Oiartzun eta hego-ekialdean Hernani.Bertako mendi nagusiak Santiagomendi eta Txoritokieta dira.Bere erreka nagusienak,Urumea ibaiaren adarrak diren,Zarkumendegi,Oianume eta Epele dira,eta Pasaiko ibaira urak biltzen dituen Putzueta.2006ko datuen arabera 4388 lagun bizi dira Astigarragan.Bere auzoak Galtzaur,Portutxo,Errekalde,Ergobia,Gurutzeta,Benta eta Santiagomendi dira. astigarraga

Slide 7: 

Astigarraga aldean ezagutu diren giza talderik zaharrenak, duela 2.700urte inguruko dira. Garai hartako gizakiak Aitzbitarteko kobazuloetan, Landarbason, izaten zuten babeslekua. Astigarraga herri bezala aipatzen den lehen,aldia 1.347 urtean da.1.941 urtean Astigarraga Donostari elkartua izan zen, auzo bezala.1984ko abenduaren 30eko herri kontsultan berriro herri izatea erabaki zuten astigarragatarrak. 1987ko apirilaren 9a Astigarraga herri bihurtzen da. astigarraga historia

Slide 8: 

Astigarraga izena “astigar” hitzetik dator.Astigar, zuhaitza mota da eta - aga- atzizkiak tokia adierazten du beraz, Astigarraga astigar zuhaitzen tokia esan nahi du. ASTIGARRAGA IZENA

Slide 9: 

Astigarragako armarria

Slide 10: 

Astigar japoniarra

Slide 11: 

ERAIKUNTZAK

Slide 12: 

Kale nagusitik Hernanira goazela eskuinera mendi bizkar batean dago. Antzinean gotor lekua izan zen eta ondoren dorretxea bilakatu zen 1.512an frantsesek erre zuten. XIX. mendeko gudetan gotorleku gisa erabili zuten, orduan ere erre zuten. Ate nagusiaren gainean Murgiatarren armarria dago. Eliza murgiatarren jauregi ondoan dago murgiatarren jauregia

PLAZA-ETXE : 

PLAZA-ETXE Santio auzoan kokatuta dago.Aintzinako udaletxea zen,eta bertan plaza eraiki zuten. Atariko sarreran puntu erdiko arku bikoitza kontserbatzen du eta bere gainean Plaza familiaren armarria dago.

GOIKO-ETXE : 

GOIKO-ETXE Ermitarako bidean aurkitzen da.Arku motako sarrera kontserbatu du.Baserriaren ondoan, aparteko karobia dago.

Slide 15: 

Hemen ,harria karea bihurtzen zuten

Slide 16: 

Ergobiatik hurbil dago. Berrituta dago bainan armarri zahar txiki eta bitxia mantentzen du,bertan pelikanoa eta hiru txita agertzen dira. NOBLEZA BASERRIA

BORTAENE : 

BORTAENE Goiko-etxetik hurbil dago .Berrituta dago,baina erdi-aroko atzeko fatxada kontserbatzen du.

Slide 18: 

Baserriaren ondoan dagoen Astigar zahar bat naiz.

Slide 19: 

Tradizioaren arabera, baserri honek aintzinako San Martin elizaren aztarnak gordetzen ditu. Alde batean dauden horma eta arkua dira eraikin haren lekuko. IRIARTE BASERRIA

Slide 20: 

Aska honetan Iriarte baserriaren ondoan egiten zuten gobara.

UDALETXEA : 

UDALETXEA XVIII. mendearen hasieran eraikia.Eraikinak bost arkuz osatutako arkupea du eta fatxadan jendeaurreko egitekoetarako ohiko balkoia.

Jasokundeko Andra Mariaren eliza : 

Jasokundeko Andra Mariaren eliza Herriko goi-gune batean kokatuta,udalerriko beste eraikin gehienen artean gailentzen da.Izatez XIII.mendekoa da.nahiz eta gerora berritu eta gehitze lan ugari egin (sakristia eta arkupeak).Barrualdean korua nabarmentzen da eta kanpoaldean hogeita bost metroko dorrea eta bere erlojua,1.840an Bordeletik ekarria.

Slide 23: 

·Mendi gailurrean fosilak aurkitu zituzten,pentsatu zuten apostulua bertatik igaro zenaren ondorioa zela eta ermita eraiki zuten.Ermitaren aldarean XIII.mendeko erromes baten giza irudi baten kopia dago. Orijinala Donostiako museoan dago. santiagomendi ermita

Slide 24: 

Ermitan ederki bazkaldu genuen

Slide 25: 

NATURA ETA KIROLA

Slide 26: 

Astigarragako kultur – etxean lantzen dira herriko kultur ekintza nagusienak.Ez da oso handia baina ekintza asko lantzeko moldatzen dira herritarrak. Bertan egiten direnak: Liburutegian , irakurri ,maileguak… . Antzerkiak . Zinea , . Kontzertuak . Ordenagailuetan ibili . Ipuin kontalariak . Erakusketak . Dantza ikastaroak . Euskaltegia etab. KULTUR - ETXEA

Slide 27: 

KIROLEAN ERE ASTIGARRAGA EZ DA ATZEAN GERATZEN ETA KIROLA EGITEKO GOI- MAILAKO EKIPAMEN- DUA DU. GARRANTZITSUENAK HONAKO HAUEK DIRA: -IKASTOLA ONDOAN DAGON KIROLDE- GIA . -UDALETXEARI IA ITSATSITA ETA ESTALITA DAGON FRONTOIA. – BELARRA NATURALA DUEN FUTBOL ZELAIA. kirola

Slide 28: 

PERTSONAI OSPETSUAK

TXOMIN SAN SEBASTIAN : 

TXOMIN SAN SEBASTIAN Astigarragan jaio zen 1886ko urtarrilaren 9an.Txistularia,konposagilea,organu-jolea ,sakristaua eta euskaltzalea izan zen.Lau hizkuntzetan hitz egiten zuen:euskara,gaztelera,frantzesa eta latinez.Fandango eta arin-arin lehiaketetan epaile izaten zen.Gerra garaian salaketa baten ondorioz hainbat hilabete Ondarretako kartzelan eman zituen. Hernanin hil zen 1964an.

NORBERTO ALMANDOZ : 

NORBERTO ALMANDOZ 1893ko ekainaren 5ean jaio zen.Gaztetandik musikako zaletasuna azaldu zuen.Txomin San Sebastianekin hasi zen musika ikasten,elizako abesbatzan parte hartuz.15 urte zituenean Gasteizko seminarioan sartu zen eta 1919 an apaiz egin zen.1979.urtean hil zen Sevillan. 1993an Astigarragako udalak herriko “seme kuttun “izendatu zuen.

Inazio berasarte . “Elio” : 

Inazio berasarte . “Elio” Bertsolaria zen.Astigarragan jaio zen 1922 an eta lan istripuz , bertan hil zen 1964 an. “Elio” deitzen zioten bere baserriaren izena elione delako. 1947an lehen saria irabazi zuen bertsolari-txapelketan.

Slide 32: 

Txirrindulari ospetsua, “Astigarrako lehoia” deitzen zioten.160 lasterketa irabazi zituen ospetsuena, Frantziko tourrean irabazitakoa. TXOMIN PERURENA

OLATZ ALKORTA : 

OLATZ ALKORTA Donostian jaio zen,baina Astigarragan bizi da. Piraguismoa egiten du eta sei domina irabazi ditu Mundu txapelketetan. Espainako txapelduna izan da hamabi aldiz

Slide 34: 

Txapelketa ugari irabazitako judoka ospetsua. Euskadiko eta Espainiako txapelduna 1999ko urtean. OIANA BLANCO

Santio jaiak : 

Santio jaiak Santio Jaiak ditugu Astigarragako jai nagusiak.Uz tailean ospatzen dira.Ikuskizun nagusiak udaletxeko plazan egiten dira: Sagardo dastaketa, artisau erakusketa,bertsolariak,herri - kirolak... Aurreko larunbat gauean jai atariko emanaldia ospatzen da eta bertan herriko kultur taldeek musikaz eta dantzaz osaturiko ospakizuna eskeintzen dute. Ergobin,Santio- mendin...ere ospatzen dira jaiak.

SAGARDOTEGIAK : 

SAGARDOTEGIAK Gure herrian, Astigarragan aski ezagunak dira sagardotegiak. Asko ezagutzen ditugu herri inguruan:ZELAIA-PETRITEGI- ZAPIAIN-ETXEBERRIA-OIARBIDE ZAHAR- MINA-GARTZIATEGI-LIZEAGA-ALORRENEA… Sagardogintza prozesua Irailaren bukaera aldera hasten da, sagar aukeraketa eta biltzearekin batera.

Slide 37: 

ARANTZAZUKO-AMA 3.MAILA ASTIGARRAGA GAIA AGUR!!