Hansel eta Gretel

Views:
 
Category: Entertainment
     
 

Presentation Description

No description available.

Comments

Presentation Transcript

Slide 1: 

Txokolazteko etxea GRETEL: Ama, ama begira, aita eta Hansel dira basotik etortzen dira egurrarekin. AITA: Egur gehiago behar dugu. Etorriko zara gurekin basora Gretel. GRETEL: Bai, bai, aita, joango naiz! AITA: Goazen ba basora, egurra moztera.

Slide 2: 

HANSEL eta GRETEL: Aita, oso nekatuta gaude. AITA: Eseri eta deskantsatu, nik ekarriko dut egurra. Zuek ez mugitu. HANSEL eta GRETEL: Agur, aita!

Slide 3: 

HONTZA: Uuuuuu! Uuuuuuu! HANSEL eta GRETEL: Ai amaaaa! Hontza da… Ze beldurra, goazen hemendik, azkar!

Slide 4: 

GRETEL: Hansel, galdu gara. Non dago aita? HANSEL: Ez dakit. Hara, begira etxe bat! Goazen, goazen!

Slide 5: 

HANSEL eta GRETEL: Haraaaa…etxea txokolatezkoa da! Jango dugu. SORGINA: Kar, kar, kar, mutila jango dut!

Slide 6: 

SORGINA: Kaixo, nortzuk zarete? HANSEL: Ni Hansel naiz. GRETEL: Ni Gretel naiz. SORGINA: Nire etxea gustatzen al zaizue? HANSEL eta GRETEL: Bai, txokolatezko etxea da-eta. SORGINA: Sartu, sartu barrura.

Slide 7: 

SORGINA: Kar, kar, kar…harrapatu zaituztet. Hansel, sartu kaiolan! SORGINA: Eta zuk, Gretel, garbitu etxea txukun-txukun! HANSEL: Ireki kaiola, mesedez, ireki! SORGINA: Ezta pentsatu ere, jan egingo zaitut! HANSEL: Baina ni txikia eta argala naiz. SORGINA: Berdin da. Asko jan eta lodi-lodia egingo zara eta orduan, jango zaitut!

Slide 8: 

SORGINA: Tori jan ezazu oilaskoa, horrela lodituko zara… Kar, kar,kar… HANSEL: Ñan-ñan… SORGINA: Loditu al zara? Ez dut ongi ikusten. Atera besoa kaiolatik, mesedez. HANSEL: Baaai...tori ukitu nire besoa! SORGINA: Aaaaa…baina zein argal zauden! Jan ezazu gehiago. HANSEL: Uff… nire besoa zela sinetsi du.

Slide 9: 

SORGINA: Bost egun pasa dira eta gaur Hansel jango dut, je, je, je! Gretel, etorri eta piztu labea, azkar! GRETEL: Bai, bai oraintxe piztuko dut. SORGINA: Gretel, ireki labeko atea, azkar. bero dagoen ikusi nahi dut eta.!

Slide 10: 

Orduan, sorgina burua sartu zuen labean ea beroa zegoela ikusteko eta momentu horretan, plaf! Gretelek sorgina labe barrura bultzatu zuen. GRETEL: Tururu, tarara, sorgina sutara!

Slide 11: 

HANSEL: Oso ongi Gretel, lagundu kaiolatik irteten! GRETEL: Banoa, banoa, lasai. HANSEL: Eskerrik asko, goazen azkar-azkar hemendik!

Slide 12: 

HANSEL eta GRETEL: Begira, zikoina bat! ZIKOINA: Nirekin etorri nahi al duzue? HANSEL eta GRETEL: Baaaaiiii, mesedez, eraman gure etxera!