ppt 44

Uploaded from authorPOINTLite
Views:
 
Category: Entertainment
     
 

Presentation Description

No description available.

Comments

Presentation Transcript

IKASTAROARI BURUZ JAKIN BEHAR DUZUNA: 

IKASTAROARI BURUZ JAKIN BEHAR DUZUNA Badakit ikastaroan hasteko irrikaz zaudela, baina MESEDEZ, irakurri dokumentu hau. 5 minutu ere ez duzu beharko!

MAILA:: 

MAILA: Ikastaro hau 2. mailako ikasleentzat dago pentsatuta, 6. urratsetik 10. urratsera, gutxi gorabehera. Administrazioko 2HE prestatzeko egokia da bereziki, baina euskara online hobetu nahi duzuen guztiok ongi etorriak zarete. Modu askotan erabil dezakezu ikastaroa, zure mailaren, denboraren edo interesen arabera.

Slide 3: 

Ikastaroaren planteamendua sinplea da. Hauxe da topatuko duzuna: - FOROAK - GUTUNAK LANTZEKO PROPOSAMENAK ETA LAGUNTZA - AKATSEN WIKIA - HIZTEGIA LANTZEKO GLOSATEGIA - TESTU-TXATA ETA AUDIO-TXATA - ARBELA KONPARTITUA - AHOZKO GRABAZIOAK EGITEKO PROPOSAMENAK

FOROAK:: 

FOROAK: Berrien Foroa: albisteak, ekitaldiak, proposamen orokorrak egiteko foroa. Zuk ere jar ditzakezu. Kontu Teknikoen Foroa: hemen zalantzak eta arazo teknikoak galdetu ditzakezu. Bertan aholku batzuk dituzu gunean hobeto mugitzeko Gure Foroa: zeure burua aurkezteko, edozein gai komentatzeko, iritzia emateko, pasadizoak kontatzeko... Hau da ikastaroko tresna garrantzitsuena.

Gure Foroari buruz...: 

Gure Foroari buruz... Foro honetan 2HE azterketarako gai aproposak dituzu Nahi baduzu, bakarrik gaiak irakurri: artikuluren bat edo entzutezko bat izango duzu beti osagarri gisa Animatzen bazara, idatzi zerbait, txikia bada ere. Biderik luzeena lehenengo pausotik hasten da Nahi baduzu, proposatu beste gairen bat, irakurri duzun albiste bat, aurkitu duzun zerbait interesgarria...

GUTUNAK LANTZEKO PROPOSAMENAK ETA LAGUNTZAK:: 

GUTUNAK LANTZEKO PROPOSAMENAK ETA LAGUNTZAK: Unitate bat da bereziki gutunak landu nahi dituzuenontzat. Bertan jarduera eta ariketatxo batzuk dituzu eta nahi duzunean, gutuna idatz dezakezu irakasleak ebaluatzeko

AKATSEN WIKIA: 

AKATSEN WIKIA Foroetan, ariketetan eta abarretan akatsak egingo dituzu, hori normala da. Guk akats horiek erabili nahi ditugu ikastaroko partaide guztiei laguntzeko. Akatsen wikian denok idatz dezakegu. Irakasleak zuzendu beharreko kontuak jarriko ditu bertan eta zuzenketetarako pistak ere bai. Edonork egin ditzake ekarpenak: azalpenak erantsi, dudak jarri, zuzenketak proposatu... Taldearen gramatika koadernoa izango da

HIZTEGIA LANTZEKO GLOSATEGIA: 

HIZTEGIA LANTZEKO GLOSATEGIA Glosategi honetan edonork sar ditzake hitzak. Itzulpena jar dezakezu, edo adibide bat, edo azalpena... hitz hori argitzeko nahi duzuna. Zenbat eta gehiagok parte hartu, zenbat eta hitz gehiago sartu, askoz hobeto. Kontua ez da hiztegi bat egitea (horretarako dugu Elhuyar, ezta?), baizik eta zure mailan kostatzen zaizkizun hitz horiek ez ahazteko apuntatzea. Gainera, hitz batzuk gaika antolatuta egongo direnez, errepasoa egiten lagunduko dizu.

TESTU-TXATA ETA AUDIO-TXATA: 

TESTU-TXATA ETA AUDIO-TXATA Ikastaroan nahi duzunean testu-txata eta audio/bideo txata erabil dezakezu Oso tresna ona da hizkuntzak ikasteko Foroko gai berberak erabil ditzakezu edo aste horretan proposatzen dena

ARBELA KONPARTITUA: 

ARBELA KONPARTITUA Tresna hau nahiko berezia denez, ikastaroan bertan izango dituzu erabiltzeko proposamen batzuk Adibidez, tutorearekin lanak berrikusteko erabil dezakezu

AHOZKO GRABAZIOAK EGITEKO PROPOSAMENAK: 

AHOZKO GRABAZIOAK EGITEKO PROPOSAMENAK Zure ahozko azalpenak hobetzeko, ahozko grabazioak egiteko proposamenak ere badituzu, nahi baduzu Grabazioa egiteko nahikoa da mikrofono bat izatea ordenagailuan Grabazio horiek tutoreak baino ez ditu entzungo

Eta zalantzarik baduzu...: 

Eta zalantzarik baduzu... Foroetara jo Barne-mezua bidali tutoreari Posta elektronikoa erabili: ainhoa.ezeiza@ehu.es

ONDO PASA!!!: 

ONDO PASA!!!